XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kantauriko bailarak eta dibisoriako mendilerroek, (Salvada mendilerroa, Gorbea, Elgea, Urkila-Aitzgorri eta Aralar) sasoi lehorrik gabeko klima hezeak dituzte, urtean, bataz besteko 1500 mm. kopuruko erauntsirekin, gorena, udazkena-negualdean erakusten dutelarik.

Tartean dagoen mendikatearen ipar-mazelek (Gasteizko Mendiak, Entzia-Izurrieta, Urbasa, Andia, Lokiz eta Sarbil) eta baita, 1500 mm. erauntsi dituzten Pirineotako mendisaihetsek ere, udan sasoi sublehorra erakusten dute, kostaldean denaren antzekoa.

Sasoi sublehorra, dibisoria eta erdibideko katearen (Arabako Lautada, Sakana, Burunda) artean kokaturiko zonaldean luzeagoa da (udazkenaraino heltzen da), Trebiño, Ega Garai eta Iruinerrian, urteroko erauntsi kopurua txikiagoa da, 600tik 1000 mm.ra bitartekoa.

Zertxobait haundixeago da hegoaldeko mendilerroetako hozpeletan erregistratutako balorea (Artzena, Toloño, Kantabria, Kodes, etabar.).

Azkenik, Arabako Errioxa eta Erribeherak, urteko 400 mm. ko bataz besteko balorerekin, oso nabaria den sasoi lehorra erakusten dute (zenbat eta ekialderago, orduan eta gehiago), Ebroko kubetan dauden herriek duten antzekoa.

Erauntsiak, udaberrian erortzen dira, batipat (Apirila, maiatza eta ekaina), Euskal Herriaren gainerakoan bestela gertatzen den lez.

Hego haizea Uda garaiko hilabeteak freskatzen dizkiguten ipar haizeak hain ezagunak baldin baditugu ere, ez da gutxiagorako hego haizea, gure ipar mazelan tipikoa den bere goritze, lehortze eta udazkeneko eta, batez ere, neguko atmosferaren gardentasun areagotze efektuarekin.

Tenperaturak Tenperaturari dagokionez, gozaketa ozeanikoak, ondorio gisa, kostaldean eta urtean zehar, tenperatura gorabeherak txikiak izan daitezen eragiten du: beheren altuenak Bizkaiaren mendebaldeari dagozkio, zeinean, izozte egunak, urtean hamarrera heltzen ez diren, kostalde gipuzkoarren ekialde muturrean 10etik 15era izanik.

Kostaldeko uda garaiak barrukaldean baino freskoago izan ohi dira, eta lehen genion bezala, kostaldeari dagokio eskualdearen hedadura termiko txikiena, beraz.

Barrukaldeko tenperaturak aldez-aldekoagoak dira: mendialdeko zonaldeak, dituzten tenperatura baxuez ezaugarritzen dira, Nafarroako Pirineoetan askoz ere nabariago den ekintza (urteko bataz besteko tenperaturak 8 gradu zentigradu baino beheragokoak).

Kantauriko bailaretan, kostaldearekiko desberdintasunik nabarmenena udan gertatzen da, gorenenak zertxobait altuago izanik, zenbat eta barrurago jo, orduan eta urteko izozte egun kopurua areagotu egiten denaren adierazgarrirekin.

Arabako Lautadan (eta neurri txikiagoan Iruñerrian), klima askoz ere kontinentalago da, beherenak askoz ere baxuago eta, gorenak kostaldekoak baino altuagoak izanik, neguan izan ezik, garai honetan ematen den inbertsio termikoak oso tenperatura baxuak eragiten bait ditu (gorenak eta beherenak), mendietan ematen direnetik oso hurbil.

Ebrorunzko abantzeak klima kontinental bat daramaki berarekin batera, baina Lautadak duenarekin desberdina, kasu, askoz ere beroagoa tarteko tenperaturetan, nahiz eta, mendebaldeko kostaldean udako beherenetan eta neguko gorenetan freskoago izan.

Izozte egunen kopurua, Arabako Errioxan eta Nafarroako Erribehera zati batetan, kostaldean ematen dena baino haundixeagoa da, eta erdietsitako beherenak, kostan erregistratutakoen azpitik daude.

Landareria kontzeptua Landareria, lurralde konkretu baten landare-mantua dela esan daiteke.

Komenigarria litzateke, landareria eta flora kontzeptuak bereiztea.

Long-ek, aukera hau honako terminotan planteatzen du: Flora, leku edo lurralde geografiko zehatz batetan ematen diren herronka taxonomiko desberdineko (espezie, subespezie, barietatea) landare guztien zerrenda bat da.

Landareria, lurralde geografikoaren zein edo zein zatitan aurkitzen diren landare mota desberdinek espazioan hartzen duten disposaketari esker sortutako multzoa da.

Aurrekoa ikusirik, landareriaren ikerketa, landare-komunitate-ri buruzkoa dela aitor dezakegu: landare espezie batzuk besteekiko duten harremana, eta guztiek, elkarrekin bizi diren inguruarekiko duten harremanari buruzkoa, hain zuzen ere.

Landareria ikertuz Gure honetan, ikerketa, alde kuantitatibo batetatik (formazioak harturiko superfiziea) eta zenbait kualitatibotatik (lore-konposaketa, egituraketa eta eboluzioa denboraren menean) zehar abordatuko dugu.